XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bere ontasun goitarraren usai gozoa oraindik emen aditzen da, eta, dirudienez, urte askotan adittuko da.
Valladolid'tik Aranda'ra goazela agiri dira piñudi lirain batzuek.
Liraiñak, garbiak eta ondo zaittuak.
Piñudi orietan sartu baño leentxego ikusten da toki bat,
Gaur dana dago soro zabal.
Baña ajolaz begiratzen duanak somatzen dittu orma zaar batzuek.
Aspaldiko frantziskotar lekaretxe baten ondakiñak dira.
Ortxen bizi izan zan urte askotan Zumarraga aba.
Izatez bizkaitarra, jantziz frantziskotarra, Mexico'ko lenengo gongotzaya.
Gogoz eta buruz eta zaiñez indartsua, zailla, gogorra.
Gauzaak asmatzen bikaña, asmakizunak egiztatzen zuzena.
Ontarako bide bat besterik etzekiena.
Elizgizona izan arren, Españako Yagole izan zan.
Bostkarren Fernandori ederki lagundu zion gauza askotan.
Karlos lenangoari Españako bakalduntzarako bideak zuzendu ziozkan.
Españako aundiki arroskoai erakutsi zien eren eginbearrak zeatz betetzen.
Lekaideak eta elizgizonak gora begira jarri zittuan.
Eta azkenik, makiñabat lan egin ondoren.
Goikoak epaittu zittuan bere bizitzako egite guztiak.
Epai orixe da, Martin jakintsua, epai orixe da benetako epaia.
Gañerakoak ez dute balio aundirik.
Mundu ontan, gaur zuzen ikusten daana, ala bear bada, biar edo etzi oker agertuko da.
- Ez dago orixe gaizki esana, Maixu.
-
Ori-gorrixka agiri zan guztia nik ikusi nuanean.
Gari sail aundiak dittu inguruetan.
Geyenak bildu samarrik ziran.